XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15.2. NAHI, GOGO, GURA, GEI + izan / edun.

Nahi, gogo, gura, gei izenak izan/edun aditzekin batera, banako edo unitate bat sortuz datozenean, nahia, gogoa eta guraria adierazten duten aditz modal bihurtzen dira.

Nahi, gogo, gura, berez, izenak dira eta izen baten arauera jokatzen dute eta horren funtzioak berak betetzen: a. nahiak (gogoak, gurak) askotan ahalak baino gehiago dezake.

b. maitasunak uste baino gehiago dezake.

Adibide hauetan, maitasunak hitza izen sintagma den bezalaxe, nahiak (gogoak, gurak) ere izen sintagmak dira, eta edozein izenek bezalaxe funtzionatzen dute.

Beste batzutan, ordea, nahi, gogo, gura, gei, izen horiek aditz konposatuko edo perifrastiko elementu gisa ibiltzen dira.

Orduan, izen horiek absolutu mugagabean doaz beti, hala nola: a. edozertako dirua nahi (gura) dute / da.

b. etxera garaiz joan nahi (gogo, gei, gura) zuen/zen.

c. lana izatea nahi (gogo, gei, gura) genuke/litzateke.

Hiru adibide horietan ikusten denez, bikoteak -ek osaturiko perifrasi multzoak ditugu.

Gei eta gogo, osagarria aditza denean erabiltzen dira.

Eman ditugun adibideetan ikusten denez, nahi+ ukan / izan perifrasi multzo horiek hiru eratako objektu osagarria edo nor kasua har dezakete: izena, aditza eta aditz izena.

24 adibideak, hau da, esapideak dirua izen sintagma darama kasu absolutuan osagarri edo subjetu gisa, beste edozein aditzek bezalaxe.

b adibideak, aldiz, esapideak alegia, partizipioaren (TU) forma duen aditza darama osagarri edo nor subjetu gisa.